Hezkuntza
Errealitate Birtuala
Errealitate Areagotua
Ikus ezazu nola txertatzen ditugun Errealitate Areagotua eta Errealitate Birtuala hezkuntza arloan
Errealitate Areagotua eta Birtuala hezkuntzan uztartzen dituen enpresa teknologikoa gara.
Hezkuntza aldatzen ari da, eta berarekin gu ere bai. Teknologia berritzailea erabiltzen dugu hezkuntza dibertigarria izan dadin.
Errealitate Areagotua, gailu teknologiko baten bidez, mundu birtuala eta mundu erreala uztartzen dituen teknologia da. Honek, kontzeptu konplexuak ulertzea, ezagutzak barneratzea eta espazioaren pertzepzioa lantzea ahalbidetzen du.
HEZKUNTZA
Errealitate Areagotua eta Birtuala bezalako teknologia berritzaileek onura nabarmenak dakartzate hezkuntzara, hala nola, ezagutzen eskurapena eta oroimena errazten dute, diziplinarteko eta zeharkako konpetentziak bermatuz.
ERREALITATE BIRTUALA (EB)
Errealitate Birtualak betaurreko batzuen bidez mundu birtual batean murgiltzeko aukera ematen digu. Horrela, hezkuntzara hobekuntzak ekar ditzake ingurugiro interaktiboen bidez. Gainera, ikaslearengan interesa eta arreta pizten ditu, interakzio bidezko ingurugiro hauetan ikasleak esperientziaren bidez ikas baitezake.
Integrazioa da arrakastaren gakoa: STEAM+H
Gaur egungo hezkuntzan sartzen ari den diziplina da STEAM. Metodologia honek diziplina arteko zubiak eraikitzen ditu eta hauek modu integratu batean uztartzen ditu ikaskuntza osatu bat emateko.
Guk H bat gehitu nahi izan diogu, Human alderdia aldarrikatuz. Diziplina guztien erabilera honek gizartearen ongizatea, bizikidetza eta elkartasuna bultzatu behar dituela uste dugu.
S
Science
Fenomeno eta egoerak aztertzeko, ezagutzeko eta esperimentatzeko gaitasuna.
A
Art
Artea zientziaren espresio bezala ulertzea.
T
Technology
Teknologia gizarteko arazoak konpontzeko bide bezala ezagutzea.
M
Mathematics
Matematika zientziaren hizkuntza bezala ezagutzea.
E
Engineering
Arazo bati erantzuna ematen dien prototipoen diseinua eta eraikitzeko gaitasuna.
H
Human
Erantzukizuna. Etika. Gizatasuna. Errespetua. Zintzotasuna.
Tradiziozkoa vs EducaReality
Hezkuntza metodo tradizionalak, esperientzia bidezko ikaskuntzarekin eta metodologia berriak erabiltzen dituen hezkuntzarekin konparaketa.
TRADIZIOZKOA
Metodo tradizionalak oroimen bidezko ikasketan oinarritzen dira, hezkuntza igarokorra bultzatuz, sormen eta motibaziorik gabea.
EDUCAREALITY
EB eta EA bezelako teknologia berriekin eta gamifikazio teknikekin, ikaskuntza esperientzien bidez ematea bilatzen dugu.