Teknologia berriak hezkuntzan

Errealitate Birtual eta Errealitate Areagotua bezalako teknologia berriak erabiliz hezkuntzarako produktu eta zerbitzuak garatzen dituen enpresa teknologikoa gara. Gailu hauen erabileraz hezkuntza dibertigarria egitea da gure asmoa.

Zer egiten dugu?

Edukia sortzen dugu

Ikastetxe eta aisialdi guneetarako Errealitate Birtual eta Errealitate Areagotuaz erabiltzeko edukia sortzen dugu. Bezeroak behar duen edukia sortzen dugu.

Hezkuntza aholkularitza

Errealitate Birtual eta Areagotuko proiektuen sorreran aholkularitza eta laguntza zerbitzua ematen ditugu. Esperientzia Birtualak, EscapeRoom, Gymkhana hezigarriak, Robotika, eskolaz kanpoko ekintzak, etc.

Argitaratze-ekoizpenak

Errealitate Areagotua daukaten liburuak neurrira egiten ditugu. Bezeroari, ideiaren diseinuan, irudien sorreran, Errealitate Areagotuaren programazioan, maketazioan eta liburuen inprimaketan laguntzen eta aholkatzen diogu.

Gure baloreak

Taldean lan egitea

Azkar iritsi nahi baduzu, joan bakarrik. Urrutira iritsi nahi baduzu, joan taldean.

Pasioa

Atsegin duzun lana aukeratu, eta ez duzu lan gehiago egin beharko.

Sormena

Emaitza desberdinak lortu nahi badituzu, ez egin beti berdina.

Pertseberantzia

Arrakastaren %90 saiatzen jarraituz lortzen da.

Kompromisoa

Konpromisoa da hitzezkoa errealitate bihurtzen duena.

Etengabeko ikaskuntza

Asmatu. Sortu. Ausartu. Arauak hautsi. Akatsak egin. Dibertitu.

B2C

Negozio lerro hau Errealitate Birtual eta Errealitate Areagotuzko teknologien bidez 5 eta 18 urte bitarteko gaztetxoen aisialdian zentratzen da. Teknologiak modu egoki batean erabiliz, txikiek ongi pasatzea bilatzen dugu. Gimkhana hezigarriak, EscapeRoom Birtualak, Errealitate Areagotuzko literatura, Kinect-arekin jolas interaktiboak, etab.

B2B

Negozio lerro hau Errealitate Birtual eta Errealitate Areagotuzko teknologien bidez hezkuntza zentroetarako produktuak sortzean datza. Skoobi plataforma sortu dugu, Online plataforma (SaaS) hezitzaile bat, non erronken bidez Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek bertako edukia Erralitate Birtual eta Areagotuan ikusi ahal izango duten.